XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BASERRIKO ESNEAREN TXARTZEA

Manuel Zapirain

Osakidetza hor naiz
mindurik zugana,
egunkarin letu det
bertan jarri zana.
Lur joaz baserriko
esnearen fama,
bide onez ote da
sustrai horren ama.

Etsai asko badaude
baserrin le(he)nago,
zurekin beste etsai
maltzur bat gehiago.
Hamarbat aldiz dala
gurea txarrago,
nola esan liteken
harrituta nago.

Bitan behi danak kendu
zerbaitetarako,
noski izan al tzan
gaitza zegolako.
Hotzgailuak jarriak
denen onerako,
ez du asko balio
zure bururako.

Esne hortaz haziak
eskas eta umil,
urtez aurrera goaz
behintzat ez gera hil.
Ez dakit zer zeran zu
neska edo mutil,
zure bihotza tranpan
edo oker dabil.

Lehenago zerbait txar
izan bazan ere,
gaur gure esnea da
onenaren pare.
Baserria nahi bada
biziaren jabe,
esne hortatik hartu
beldurrikan gabe.

Hiru anai gaude gu
baserri batian,
esne txar hori janak
hainbeste urtian.
Berrehun ta hogeitamairu
hiruen artian,
onena bereizteko
probatu gaitian.

Esne on hori janak
guk txarran moduan,
bilatu beste hiru
nunbaite munduan.
Kondizio denetan
berdindutakuan,
proba egingo degu
nahi dezun lekuan.

Ez noa lanerako
neurririk jartzera,
ohitu gera argitik
hasiz iluntzera.
Aitzur, sega, itaia
zuretzat aukera,
nahi dezun klasietan
probatuko gera.

Berdin da hamar graduz
neguko geletan,
nahiz berrogei graduko
eguzki galgetan.
Erniotikan be(he)runtz
dauden egaletan,
laian edo ondiuan
nahi dezun lanetan.

Bertso hauek jartzia
ez inor arritu,
larri dauden baserrik
nola ez larritu.
Ez dira irabazik
le(he)n ere neurritu,
kaleko herri xe(he)a
nahi nuke argitu.

Baserrian izan da
diru eskasia,
norbaitek kentzen dio
sortzen dun guzia.
Kaletarren eskuan
dago justizia,
zuk piztu zenezake
baserrin bizia.

Hiru txori tiruan
puntuan jarriak,
baserrin du indarra
euskara garbiak.
Baserri beharra du
gaur Euskal Herriak,
hirurak ahultzen ditu
ahulduz baserriak.